Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

24 Ordu Digitalean

24 Ordu Digitalean film laburren erakusketa – lehiaketa da, non lana euskarri digitalean 24 ordutan burutu behar den, hasierako ideiatik bukaerako produktura arte.

Helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza harrigarria dute beti.
Lehiaketaren oinarriek diote film laburrean esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar direla, aurretik antolakundeak proposatu dituenak. Informazio hau guztia parte-hartzaileei lehiaketa hasten den momentuan bertan emango zaie.
Eskatutako denboran lana burutzeko, talde bakoitzak bere burua antolatu beharko du produktua bukatu eta entregatzeko beharrezkoak diren artistiko eta tekniko guztiak estaltzeko.
Taldeak Euskal Herria osotik datoz, batez ere Durangaldetik, batzuk lehenago egonak dira eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen duten lehen aldia da.

Azaroak 2 / Azaroak 3

PROGRAMAZIOA

Igo