Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

DIAZ, NO LIMPIÉIS ESTA SANGRE

Ekainak 8, larunbata, (22:30ean) Ekainak 9, igandea, (20:00etan) Ekainak 10, astelehena, (20:00

Díaz-txiki6
Ekainak 8, larunbata, (22:30ean)
Ekainak 9, igandea, (20:00etan)
Ekainak 10, astelehena, (20:00etan)

Zuzendaritza: Daniele Vicari
Gidoia: Daniele Vicari, Laura Paolucci, Alessandro Bandinelli, Emanuele Scaringi
Antzezleak: Claudio Santamaria (Max), Jennifer Ulrich (Alma), Elio Germano (Luca), Davide Iacopini, Ralph Amoussou, Fabrizio Rongione.
Musika: Teho Teardo.
Argazkilaritza: Gherardo Gossi.
Herrialdeak: Italia, Rumania, Frantzia / 2012.
Generoa: Drama / politika / Historikoa
Iraupena: 127 min.
Kalifikazioa: 16 urtetik gorakoentzat

Mende hasieran Italian izan ziren gertaera larriak jaso ditu ‘Díaz: Non pulire questo sangue’ pelikulak.
2001eko uztailean G8ko taldekoek bilera bat egin zuten Italian, Genova hirian. Agintari horien bilkuraren kontra egiteko, protesta handiak antolatu zituzten globalizazio basatiaren eta kapitalismoaren kontrako ekintzaileek. Hainbat kalkuluren arabera, 300.000 pertsona ibili ziren protestan Genovan, mundu osotik ailegatuak.

Protestaldi jendetsu horien kontra gogor oldartu zen Italiako Polizia, eta liskar handiak izan ziren polizien eta hainbat manifestariren artean. Gertaera larriak izan ziren egun horietan hirian, eta haietatik larrienetako bat jaso nahi izan du Díaz: Non pulire questo sangue pelikulak.

Ez da dokumentala, baizik eta benetako gertaeretan oinarritzen den narrazio fikzionatuta.
Filmak ikusleen saria jaso zuen Valladolideko Seminci zinemaldi prestigiodunean.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo