Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Elorrioko jaietako dj. eta kontzertuak

Aurten hainbat dj festa eta kontzertu antolatu ditugu Arriola Antzokiko Ateno aretoan, gustu et

Aurten hainbat dj festa eta kontzertu antolatu ditugu Arriola Antzokiko Ateno aretoan, gustu eta adin ezberdinentzat.
Hona hemen aurtengo egitaraua:

Abuztuak 31, Ostirala
Selaktah Stepi & Kenitra (Bad Sound System Reggae-Dancehall, Irun)

Irailak 1, Larunbata – Kontzertua
The Cisco Kids Live Show+Dj Sets:
Dj. Lando Stone – Dj. On&on (Funk, Elektronika, Dubstep…-Bilbo)

Irailak 7, Ostirala

Fiakun Team (Gernika) + Dj. Mister (Durango)

Irailak 8, Larunbata
Summum Art (Elorrio) & Special Guest

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo