Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Pink Tones, Pink Floyd show

Pink Tones, Pink Floyd show Nolakoa izango zen Pink Floyd zuzenean ikustea? Inoiz ez duzu jakin


Pink Tones, Pink Floyd show

Nolakoa izango zen Pink Floyd zuzenean ikustea? Inoiz ez duzu jakingo bere garaian ikusi ez bazenituen.
Hortik abiatu zen PINK TONES sortzeko ideia. Pink Floyd-en tribute band bat dugu, fideltasunez eta profesionaltasunez talde mitikoaren doinurik onenak jotzen dituena.

Urtarrilak 19 Larunbata
Gaueko 22:00etan
Sarrera: 20 € Takilan – 18€ Aurrez

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo