Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Pura vida

Hilean behin Doc. Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen erreskatearen nondik norakoak eta bertatik

Hilean behin Doc.

Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen erreskatearen nondik norakoak eta bertatik bertara parte hartu zutenen testigantzak jasotzen ditu Pura vida film luzeak. Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinak zuzendu eta Txalap.art eta Arena Comunicacion ekoiztetxeek egin dute.

Dramatismoa alde batera utzi eta pertsonei bizitzaren beldurra onartzen eta gainditzen laguntzea da filmaren helburua.

Benetako istorioa abiapuntutzat hartuta, Annapurna mendiaren gailurretik gertu, Otxoa de Olzaren erreskatea eta une horietan bizitakoa azaltzen du.

Azaroak 11 Osteguna
20:00ean Arriola Antzokia

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo