Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Nondik dator gizakiaren gaiztakeria?. Berezkoa da?. Ekidinezina da?.

Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin bezala, izaki berriari emango diote bizia; piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko asmotan.

Alferkeria: txarra. Bekaizkeria, are okerragoa. Harrokeria: kaltegarria. Haserrekeria da laugarren bekatu kapitala. Eta lizunkeria, bosgarrena. Jalekeria eta lukurreria. Bekatuak denak.

«Gizakiaren kontrola bermatzeko sortu ziren bekatuak, eta ez pertsona hobeak egiteko». Txatalak balira bezala, zazpi bekatu kapitalak hartu, eta pertsona bakarrean josi dituzte Iñaki Ziarrusta antzerkigileak eta Atx Teatroko kideek. «Piztia bat sortu dugu, gizaki gupidagabe bat». Umorez, gaiztakeriei buruz gogoeta egin du Atx Teatroak 7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak antzezlan berrian. «Bekatu egitea edo gaiztoa izatea bizitzeko beharrezkoa dela atzemango du ikusleak». Satira bat dela dio Ziarrustak, «punk-komedia bat».

Egilea eta Zuzendaritza: Atx Teatroa
Antzezleak: Mirian K. Martxante, Estibaliz Villa eta Aiora Sedano
Musika: Zarzaparrilla
Argi diseinua eta Eszenografia: Atx Teatroa
Iraupena: 60´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo