Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Alberto Arteta bere promozioko lehendabizikoa izan zen Pablo Sarasate Goi-mailako Musika Kontserbatorioan, eta Amsterdamen osatu zuen bere prestakuntza; han ere nabarmendu egin zen eta Dick Oatts, Dave Douglas eta Don Menza bezalako maisuen eskutik eskolak jasotzeko aukera izan zuen.

Bidean jartzea baizik ez zitzaion falta, eta bide horretan lehen urratsak egiten eman ditu azken urteak. 2014an kaleratu zuten BAT , Alberto Arteta Group izenarekin argitaratutako lehen lana; orduz geroztik, ongi egina dagoena estimatzeko eta programatzeko prest dauden espazio guztietan, horrelakoak ere egon baitaude, ibilia da talde hau, aitzindari gisa ibili ere. Harrera ona egin zioten diskoari, eta beraz, zentzuzkoa denez, haren ondorengoa da The Legacy hau.

Alberto Arteta: Saxo
Luis Gimenez: Gitarra
Satxa Soriazu: Pianoa
Kike Arza: Kontrabaxua
Juanma Urriza: Bateria

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo