Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“SONETOS DEL AMOR OSCURO” lana, agian, Federico Garcia Lorcak idatzi dituen 11 poema onenetarikoetan barna egiten den ibilaldia da. Ahazturatzearen, ezkutatzearen eta desagertzearen istorio bat.

Poema hauek josten zebila erahil zuten Federico. Valentziako hotel batean bilatuak, orrialde solteetan idatziak eta urratuz beteta. 40 urte luzez poesía zalei lapurtutako ziriborroa. Baina, bazegoen poema gehiagork? Nori zuzenduak?

Istorio zirririgarria, bertso kartsuak, torturatuak, ilunak … Isilpeko maitasunez, sekretuz beteriko istorio bat.

Egilea eta zuzendaria: Jesús Arbués
Antzezlea: Javier García
Zuzendaritza teknikoa, argitazpena eta eszenografia: Josema Hernández-De la Torre
Bideo animazioa: Manuel Avellanas
Musika: Pitrón Giménez
Ekoizpena: Viridiana
Iraupena: 55´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo