Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Aparta den artista baten aurrean gaude eta estatuko hedabide espezializatuen esanetan, aspaldian estatuan kaleratu den diskorik onenetarikoen egilea da berau.

Bere ahots berezi horrek, alde batetik, eta zinema irudiz eta asmamen surrealistaz jositako bere nortasun ikaragarriak, bestetik, guztiok harritu gaitu.

“Camino Acido” izeneko diska atera zuenekin, Angel Stanichek hamaika kontzertu eskeini ditu aretoak eta jaialdiak jendez lepo egon direlarik.

Ángel Stanich: Gitarra, ahotsa
Alex Izquierdo: Baxua
Lete G. Moreno: Bateria
Víctor L. Pescador: Gitarra
Jave Ryjlen: Teklatuak

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo