Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Antonio Lizana (San Fernando, Cádiz), flamenkoaren inspirazioak gidatuta, jazzaren bitartez bidaiatzen duen saxofoi-jotzaile eta abeslaria da. Hamar urterekin, saxofoi-ikasketak hasi zituen kontserbatorioan, ikusita gitarra elektrikoa jotzeko eskolarik ez zegoela eta pianoa urrun zegoela bere familiaren erosahalmenetik. 2011n, goi-mailako jazz-ikasketak amaitu zituen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene). Gurean eman zuen denboraldi horretan sortu zen bere proiektua, Antonio Lizana Group, eta horretan dabil gaur egun.

Lizana, jazz-eszenan rara avis zoragarria izanik, etengabe dabil saxorako flamenko-aukera berriak bilatzen, eta, bere musikaren kontzeptuan, jazz-musikari iparramerikar handien dotorezia erakusten du. Cadiztarrak fusio-formula paregabea eskaintzen du (bera baino lehen, sekula ez da ikusi buleriak kantatzen dituen saxofoi-jotzailerik, ezta saxofoia jotzen duen flamenko-abeslaririk ere) eta bere ikuskizuna, sutsua eta indartsua, seriotasunetik festara, meditaziotik dantzara eta Cádizetik New Yorkera ibiltzen da.

Duela gutxi, Cádiz Joven saria eman diote artearen arloko bere ibilbidea aitortzeko.
Flamenko-kantari eta saxofoi-jotzaile New Yorken egoitza duen Arturo O’farrill-en Afro-latin-jazz Orchestran parte hartzen du. Horrez gain, makina bat artistarekin elkarlanean aritzen da.

Antonio Lizana: Saxoak, ahotsa
Epi Pacheco: Perkusioak
Vincent Thomas: Bateria
Marcos Salcines: Piano
Tana Santana: Baxua

TOLA JAUREGIA

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo