Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Ba Cissoko izen bereko taldearen burua da eta, kora (milaka urteko hari-instrumentu afrikarra) protagonista, oihartzun tradizionalak jazz, reggae, elektronika, blues eta rocketik eratorritako erritmoekin nahastuta erabat liluratzen ditu entzuleak. 1999an sorturiko talde honen soinua “Jimi Hendrixen eta Afrikako ekialdearen arteko topaketa” gisa deskribatu izan dute.

Ginean jaioa, egun Marseillan bizi da grioten aspaldiko leinu batekoa den artista. Griotak trobadore afrikarrak dira, beren kontinenteko jakinduria sakona eta ahozko tradizioa, lurraldeko artisten eta arbasoen eztarrietan iraunaraziak, zabaltzen dituztenak. Hala, Ba Cissokok, bere aurreko askok bezala, kora (Mendebaldeko Afrikako harpa) hautatu zuen jotzeko.

Ba Cissokoren proposamena sostengatzen da, mandinga-tradizioa oinarri, koraren akrobazia hipnotikoetan, perkusio fresko eta itsaskorren sentsualitatean eta mandinga, wolof, fula edo frantsesezko hitzetan, mandinga-doinuek, senegaldarrek, latinoek edo reggaekoek lagunduta. Batzuk azkarragoak, beste batzuk motelagoak, baina modu naturalean nahastuta, energia, bizitasun, sormen, tolerantzia eta baikortasun (Afrikaren indarguneetako bat) eztanda hutsa dira, eta hizpide izaten dute zein garrantzitsua den kultur ondarea berreskuratzea eta, aldi berean, modernizatzea.

Ba Cissoko: Kora, gitarra, n’goni, ahotsa
Kourou Kouyaté: Baxua
Alhassane Camara “Dartagnan”: Bateria, perkusioak
Abdoulaye Kouyaté: Gitarra
Karamoko Bangoura: Kora

LARIZ JAUREGIA

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo