Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Bohemian Rhapsody Queen taldearen, bere musikaren eta Freddie Mercury abeslari bikainaren ospakizun bat da. Pelikulak taldeak izan zuen arrakasta itzela azaltzen digu, bere abesti ikonikoen eta soinu iraultzaileen bidez.

Baina gailurrean daudenean Freddiek, eragin ilunez inguraturik, taldea utzi eta bakarkako ibilbideari ekingo dio. Azkenean taldearekin berriro ere taldearekin elkartu eta Live Aid kontzertua eskainiko dute. Gaixotasun hilkorrari aurre eginez Freddiek eta bere taldeak rock musikaren historiako ekitaldirik bikainena eskainiko dute.

Zuzendaritza: Bryan Singer
Gidoia: Anthony McCarten
Antzezleak: Rami Malek, Joseph Mazzello, Ben Hardy, Gwilym Lee, Lucy Boynton, Aidan Gillen, Tom Hollander
Generoa: Biografikoa
Musika: John Ottman
Argazkia: Newton Thomas Sigel
Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 2018
Iraupena: 134´
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo