Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Hondar finenetik, amets ikusgarrienak. Samurtasunezko mundu honetan, artistak, bere eskuekin, poesiaz beteriko istorioak sortzen ditu. Diziplina anitzeko ikuskizuna da, non artea hondarrarekin, zirkuarekin, zuzeneko musikarekin, formatu handiko txotxongiloekin eta pintura azkarrarekin uztartzen den.

“Sueños de arena” lanean, bere eskuekin baino ez eta beira baten gainean hondarra jarrita, bai eta pantaila handi-handi batean proiekzioak paratuta ere, Borja Gonzálezek bi lagunen bizitza islatzen du: haurtzaroko ametsak, helduaroko bizipenak, eta bizi izandako esperientziak dakarren benetako eta atzera begirako ikuspegia. Marrazkiz marrazki, Borjak une zirraragarrietara darama ikuslea, munduko hainbat tokitara, eta norberaren sentimendu, bizipen eta oroitzapenen gaineko hausnarketa poetikoa egitera bultzatzen du. Irudiak zuzeneko musikak lagunduta daude, eta, batera, istorio eder eta poetikoak kontatzen dituzte.

Zuzendaritza artístikoa: Borja González eta Julio Hontana Moreno
Bideoak eta txontxongiloak: Borja González
Musika eta pianoa: Roc Sala Coll

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo