Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

SOFA

Zarautz eta Zumaiako hirukote instrumentala dugu Sofa, math rock melodikoa jorratzen dute. Taldea orain dela lau urte sortu arren, 2014 urtean hasi ziren zuzenekoak ematen. Energia eta mugitzera animatzen zaituzten dohinuak bilatzen dituzte, experimentazioa ardatz nagusi bezela dibertsio eta alaitasun formula bereziarekin

Oraingoz disko bakar bat grabatu dute, eta lehen lana horri “I” izenea jarri diote.

Jonbe Martinez: Gitarra
Kepa Izeta: Baxua
Imanol Sesma: Bateria

——————————————————————————————————————————–

BORROKAN

Hogei urtetik gora daramatzate elkarrekin jotzen Berako talde honetako kideek. Post-rocka, post-hardcorea, noisea eta experimentazioa dira beraien arlo kuttunenak.

Bi hamarkada hauetan hiru disko baino ez dituzte argitaratu. Batetik, gauzak patxadaz egitea maite dutelako, euren erritmora, denbora osoa taldeari eskaini gabe; bestetik, taldearen musikak, rocka izanagatik, egitura bihurri eta konplexuak eta ñabardura ugari gordetzen dituelako.

Esperimentzatzea gustoko duen talde honetan, isiltasunen garrantzia, erritmo aldaketak, zarata, kolpeak, melodien konposizioa, xehetasunen zaintzea… ikur izan dira. Zuzenekoetan sentsazio horiek biderkatzen dituzte. Ondo gordetako harribitxia da Borrokan, estraperloan besterik lor ezin daitekeena.

Joseba Lertxundi: Ahotsak
Iñaki Iratzoki: Gitarra
Ibai Gogortza: Gitarra, saxofoia, ahotsak
Mikel Lertxundi: Bateria
Iñigo Telletxea: Baxua

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo