Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

BreakOnStage 2019, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia, apirilaren 6an ospatuko da Bilbao Arenan 18:45etatik aurrera.

BreakOnStage iaz Derion ospatu zen gune ezberdinekin esperimentatzeko helburuarekin. Orduko esperientzia jaso eta inoiz baino indartsuago itzultzen da Bilbao Arenara. Horretarako jaialdiaren antolatzailea den Arriola Elkarteak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso du.

Aurtengo jaialdiak 4 ardatz ditu:

-Nazioarteko Breakdance lehiaketa: The Ruggeds taldeak parte hartuko du besteak beste. The Ruggeds taldeak 2018ko munduko breakdance ikuskizun onenaren saria jaso du.

-Scooter lehiaketa: izen handiko riderrek parte hartuko dute, izan ere, Bilbao Arenan “Worl Rollers Game” txapelketarako sailkapena dago jokoan.

-Dantza urbanoen lehiaketa: Elorrion, Derion eta Aretxabaletan ospatuko dira sailkapen jaialdiak. Bertan Euskal Herriko 100 dantza urbano taldek parte hartuko dute, horietatik 6 BreakOnStage jaialdian parte hartuko dute.

Nach rap abeslari ospetsuaren kontzertua.

Gainera urtero 5000 ikusle inguru biltzen dituen jaialdi honetan kultura urbanoaren espezialitate anitzak ere taularatuko dira gune ezberdinetan Bilbao Arena abiapuntu hartuta.

Adin guztietarako aproposa den ikuskizun honen sarrerak Kutxabank kutxazainetan eta www.breakonstage.com web orrian salgai daude, 8€ (Kutxabank txartelekin) 10€ (aurrez) eta 12€-tan (lehiatilan).

https://vimeo.com/300306226

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo