Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Burbuila eta gauza biribilekin maiteminduta dagoen musikaria da Roger. Bere etxean dena da biribila, eta gauak eta egunak ematen ditu burbuilak egin nahian bere tronpetarekin, lortu gabe.

Egun baten, ametsetan, Bombaliara heltzen da, burbuilen herrialdera, eta han, maitagarri bat ezagutzen du, Bumbú, bihurri, alai eta ikusnahia, mugimenduaren bitartez komunikatzen dena, hitzak erabili gabe. Maitagarria, ikusirik Roger ez dela gai burbuilarik egiteko benetako munduan, Bombaliatik joango da bere helburua lortzen laguntzeko.

Ume eta helduen irudimenarekin jolasten den proposamen bisual eta plastikoa, dena posible den espaziora garraiatuz. Mundu fantastiko batetik doan ibilbidea, burbuila, paper, argi eta iluntasunez betea. Ikuskizun magikoa. Ikusleek, partaide aktibo, ezin izango dute beste alde batera begiratu.

Ideia eta sorkuntza: Compañía Múcab Dans
Zuzendaritza: David Pintó
Koreografia eta dantzaria: Irina Martínez
Musikaria: Joan Laporta
Iraupena: 50′
Hizkuntza: Testu barik
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo