Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Marco optimismo handirik gabeko tipo bat da, eta bizitzaren gorabeherei esker desgaitasuna duten mutilez osaturiko saskibaloi talde baten entrenatzailea da. Hasieran gogoz kontra hasitako lanak duen existentzia-krisiari amaiera emango dio.

Campeones pelikula desgaitasun intelektuala duten pertsonek protagonizatzen dute eta beraien egunerokotasuna azaltzen digu, egunero gainditu behar dituzten aurreiritziei eta diskriminazioei buruz. Gainera dituzten idei eta pentsamenduak eta beraien gaixotasunetik at gizartearen parte izateko duten desioa partekatu nahi dituzte.

Zuzendaritza: Javier Fesser
Gidoia: David Marqués, Javier Fesser
Antzezleak: Javier Gutiérrez, Daniel Freire, Luisa Gavasa, Itziar Castro, Juan Margallo, Athenea Mata, Roberto Chinchilla, Alberto Nieto Ferrández, Gloria Ramos, Jesús Vidal
Argazkia: Chechu Graf
Musika: Rafael Arnau
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2018
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo