Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

1994an, Bartzelonan, Lluís eta Rafael Méndez perkusio-dantzariek, Toni Español perkusionistarekin batera, Camut Band konpainia sortu zuten. Klake (tap dance izenez ere ezaguna) eta perkusio afrikarreko ikuskizunak egin dituzte, eta eurek sorturiko diziplina anitzeko ikuskizunen ikerketa, sorkuntza eta erakusketa izan dituzte ardatz, non klakea modernizatu eta dantza-mota horren bestelako musika-lengoaia erakutsi duten.

Konpainiak bi hamarkada baino gehiago daramatza bere ikuskizunak munduan zehar eskaintzen, pianoaren doinua perkusio afrikarrarekin, tap dance-rekin, ahotsarekin eta hondar gaineko dantzarekin uztartuta. Dantzariak beren rolekin jolasten dira, beren trebetasunak trukatu eta erritmoak nahasten dituzte, eta, hala, ikuskizun originalak, harrigarriak eta indartsuak lortzen dituzte.

Camut Band-ek show harrigarria dakarkigu, zeinetan umorea, sorpresa eta elkarreragina dantzarekin, musikarekin eta koreografia ikusgarriekin nahasten diren. Ikuskizun dinamiko eta dibertigarri honetan, publikoak hondar gaineko dantzaren magiaz gozatu eta danbor handi batzuen gainean dantzaturiko klakearen indarra sentituko du.

*(Tap dance edo klake izeneko dantza-generoaren bereizgarria da zapatek perkusio-modubatengisara zorua jotzean egiten duten soinuaren adierazpen-erabilera. Ipar Amerikako musikaletan sarri erabiltzen da, eta dantzari batzuk oso ospetsuak izan dira , Fred Astaire, esaterako)

Egilea: CAMUT BAND
Zuzendaritza: Toni Español, Rafael Méndez, Lluís Méndez
Antzezleak: Toni Español, Rafa Méndez, Lluís Méndez, Guillem Alonso, Estefanía Porqueres, Carles Ronda
Musika: Lluís Méndez, Toni Español

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo