22:00
Carmen Madrilgo kanpoaldean bizi den nerabe ijitoa da. Gainontzeko ijitoek bezala jenerazioz jenerazio errepikatzen den bizitza bizitzera destinatua dago: Ezkondu eta ahalik eta seme-alaba gehien heztea. Baina egun batean unibertsitatera joatea amesten duen Lola izeneko ijitoa ezagutzen du. Laster bikoteak beste mundu bat ezagutuko du, beraien familien arbuioa izango dutelarik.
Zuzendaritza eta Gidoia: Arantza Etxebarria
Antzezleak: Zaira Morales, Rosy Rodriguez, Moreno Borja, Carolina Yuste, Rafaela León
Generoa: Drama
Musika: Nina Aranda
Argazkia: Pilar Sánchez Díaz
Herrialdea: España
Urtea: 2018
Iraupena: 103´
12 urtetik gorakoentzat
1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...