Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

‘BERDINTASUNEAN HEZITZEKO, ENTZUN’

César Bonaren ikasgelan, irudimena, sormena, adiskidetasuna, enpatia eta errespetua nagusi dira. Bertan, egoera zail eta korapilatsuei aurre egiteko, lan taldea eta konplizitatea bermatzen dira. Eta elkarri entzutea ezinbestekoa bilakatzen da. Bere ikasgelan, haur guztiak dira protagonista. Bakoitzak bere ahalmenak garatzen ditu, baina guztiek aukera eta eskubide berdinak izaten dizuzte. Eta dinamika honek, bai etxean eta bai eskolan, funtzionatu egiten du.

César Bona Ingalaterrako Filologian eta Irakaskuntzan Diplomatua da. Gaur egun, bere heziketa eredu berritzaile eta eraldatzaileagaitik munduko 50 maisu onenen artean dago. Bere ibilbidean zehar, sari asko jaso ditu: Magister de Honor Saria, Crearte Saria eta José de Calasanz Gurutza, besteak beste. Horretaz gain, Indiako International Children Film Festivalean ohorezko aipamena lortu zuen eta Haurren Eskubideak bermatzeko egin zen XXV Mundu Konbentziora gonbidatu zuten. 2014an, 16 urteko ibilbide arrakastatsu honegaitik, Global Teacher Prize Sariko finalista izan zen. Sari hau, Heziketako Nobel saria bezela ezagutzen da.

Bere liburuen artean ‘Mundua aldatzen duten eskolak’ (2016) eta ‘Heziketa berria: Gaurko maisu baten erronkak’ (2015) dira aipagarri. Orain erreferentzia gisa erabiltzen dira liburu hauek eskola eta unibertsitate askotan.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo