Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Amodio-istorio sutsu bat, Gerra Hotzaren esparruan. Guztiz bateraezinak eta bai jatorriz bai izaeraz bestelakoak izan arren, halabeharrak elkarrekin egotera eramango ditu bi pertsona. Polonia, Berlin, Jugoslavia eta Paris artean, ezinezko garai batean garatutako ezinezko amodio-istorio bat erakusten du Cold War filmak.

Zuzendaritza: Pawel Pawlikowski
Gidoia: Pawel Pawlikowski eta Janusz Glowacki
Antzezleak: Joanna Kulig, Tomasz Kot, Agata Kulesza, Borys Szyc, Cédric Kahn, Jeanne Balibar, Adam Woronowicz, Adam Ferency y Adam Szyszkowski
Generoa: Drama
Argazkia: Lukasz Zal
Herrialdea: Polonia
Urtea: 2018
Iraupena: 89´
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo