Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Bikingo gazte baten eta Furia Nocturna dragoi beldurgarriaren arteko ezusteko laguntasun harreman gisa hasi zen hura, haien bizitzak zeharkatu dituen trilogia epiko bilakatu da. Etapa berri horretan, Hipo eta Desdentao-k azkenerako beren benetako patua ezagutuko dute: batak, Isla Mema gobernatuko du Astrid-ekin batera; bestea, bere espeziekoen liderra izango da. Baina bide horretan proban jarriko dituzte elkarren arteko loturak, inoizko mehatxurik handienari eta… eta Furia Nocturna eme baten agerpenari aurre eginez.

Zuzendaritza eta Gidoia: Dean DeBlois
Generoa: Animazioa
Musika: John Powell
Herrialdea: AEB
Urtea: 2019
Iraupena: 104´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo