Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“Heriotz komunikatua” ikuskizuna Salvador Puig Antichen bizitzan ( berau da Espainian garrotez hildako azken preso politikoa, 1974ko martxoaren 2an) eta Jesus Irurre bere kartzeleroarekin izandako harreman berezian oinarrituta dago.

Euren elkarrizketatik beraien egoera, baldintzak eta krontraesanak aterako dira. Diktaduraren basakeria, borrokaren itsukeria, lan altruista, sistemak ematen duen erosotasuna …

Testu bera, bi bertsio , biak ere euren artean harremanik ez duten bi talde ezberdinez eginikoak. Eta bien arteko lotura egiteko , Rosane Mateok ikuskizunerako propio konposatutako abestiak.

Testoa: Rafa Herce
Ekoizpena: Banarte Antzerki Taldea
Zuzeneko kantuak: Rosane Mateo

Lehenengo bertsioa:
Zuzendaria: Eduardo Pombar
Antzezleak: Mikel Uriguena eta Rafa Herce
Iraupena: 30´

Bigarren bertsioa:
Zuzendaria: Eduardo Falces, Eduardo Pombar
Antzezleak: Isabel Rodríguez eta Maria Otxandiano
Iraupena: 20´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo