Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Maitasun istorio handi bat guztiok merezi dugu. Baina Simon Spierrentzat ez da gauza erraza izango. Itxura batean dena dauka bere alde: lagun talde zintzo eta alaia, guraso adikorrak eta etorkizun oparoa. Baina artegatzen eta estutzen duen sekretu bat dauka, ez dio inori esan gay dela.Gainera, online bidez ikaskide batekin maitemindu da baina ez daki nor den.Bi aferei irtenbidea bilatze horretan egoera barregarri eta izugarriak gertatuko dira.
Nor bere burua aurkitzeaz, maitasunaz eta nagusitzeaz aritzen den pelikula atsegina da SIMON, CON AMOR.

Zuzendaria: Greg Berlanti
Gidoia: Isaac Aptaker, Elizabeth Berger
Generoa: Drama
Musika: Rob Simonsen
Argazkia: John Guleserian
Herrialdea: AEB
Iraupena: 109´
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo