Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

LGTBI kolektiboarekin, feministekin eta tokiko aktibistekin genero eta transgenero gaia lantzen duen proiektu-ikuskisun parte hartzailea eta performance-a. Proiektu honen helburua disidente eta bazterreko gorputzak eta pentsamoldeak erdigunean jartzen da, baita honako hauek jorratzea ere: sexualitate onarpena; generoaren desagerpena, desberdintasunak desagerrarazteko; gorputz berean emakume, gizon edo beste inor izateko esperientzia.

Badira 3 dantzari profesionalak 4 boluntariorekin. Hasieran, mugimenduaren inguruko tailer egiten egiten da, genero eta transgenero gaia lantzeko; hortik 4 lagun aukeratuko dira ikuskizunean boluntario gisa parte hartzeko.

Sortzailea: Catalina Carrasco
Dantzariak: Catalina Carrasco, Elena Lalucat, Reinaldo Ribeiro + colectivo feminista y LG

———————————————————————————————————————————————

Tailerra: “Explora tu género” Ekainak 16 eta 17, 10:00etatik – 14:00etara / Prezioa: 5€

Boluntarioekin ikuskizuna prestatzeko entseguak: Ekainaren 18an – 19an – 20an – 21an, 19:00etan

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo