Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“FAMELE” Lasala dantza (Euskal Herria)

MICROCLIMATEn giro bakarra eta norberarena sortzen da, non plazera gerizpekoan aurkitzen baita, non begiespenaz gozatzeko gonbita egiten baita emozioaren oihartzunaren bidez.

Microclimate ikuskizunaren pieza laburra

Zuzendaritza, koreografia: Judith Argomaniz
Dantzariak: Carla Diego, Paula Parra, Rafke Van Houplines

———————————————————————————————————————————

“I U” Lasala dantza (Euskal Herria)

MICROCLIMATEn giro bakarra eta norberarena sortzen da, non plazera gerizpekoan aurkitzen baita, non begiespenaz gozatzeko gonbita egiten baita emozioaren oihartzunaren bidez.

Microclimate ikuskizunaren pieza laburra

Zuzendaritza, koreografia: Judith Argomaniz
Dantzariak: Garazi Etxaburu, Jaiotz Osa

———————————————————————————————————————————

“Ven” La Macana (Galicia)

“VEN”: Formatu txikiko duoa da, La Macanak sortua, bereziki kaleko jaialdietan eskaintzeko. Duo ederra, estetikaren zentzu handiaz eta mugimendu-jariotasun bikainaz. Proposamen koreografiko bizia, maila tekniko ikusgarriaz batera.

Egile eta dantzariak: Alexis Fernández & Caterina Varela
Musika: Einstürzende Neubauten

———————————————————————————————————————————

“CONSEQÜÈNCIES” Compañía Moveo (Cataluña)

CONSEQÜÈNCIES, Cía Moveo-ren azken ikuskizuna, publiko guztientzat da. Mugimenduaren bidez, gure eguneroko bizimoduaren eta gaur egungo aro azkar-azkarraren arteko loturak aztertzen ditu. Obra ironiko eta alai honek egokitu gabea, desfasatua, izateko aukera du hizpide; atzerapen-tarte bat edukitzeko aukeraz dihardu, eta egoera horretatik eratorritako ondorioez.

Zuzendaria: Stéphane Lévy
Dantzariak: Marta Hervás, Xavi Palomino, Núria Planes, Pino Steiner y Adrià Viñas

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo