Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Bram Stokerren obran oinarritutako antzezlan honek, Kondearen abekturak bertsotan kontatzen digu, helburu batekin, kondea ilunpeetatik ateratzea barrea erabiliz.

Lan honekin Abubukakak maitasun erromantikoari buelta bat eman gura dio, komedia hausle bat bilakatuz, publikoari egungo genero berdintasunaz hausnarketa proposatuz, moralitatearen erdigunean hainka egin nahi du, betiere, ikusleak gozaraziz.

Egilea eta zuzendaritza: Creación colectiva Abubukaka
Argiztapena, bideoa eta eszenografia: Daniel Badal
Aktoreak: Amanhuy Calayanes, Diego Lupiañez, Víctor Hubara, Carlos Pedrós

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo