Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“Drag-e uraren bila” antzerkia, dantza, bideo-animazioa, interakzioa, musika eta robotika biltzen duen ikuskizuna da.

2.800. urtea da eta Lur planetan ez da ur arrastorik antzematen. Oraindik badago itxaropen txiki bat. Drag-e robotak eta bere lagunek ura lortzeko misioa abian jarri dute. Natura ulertu eta maitatu beharko dute helburu honek arrakasta izan dezan. Abentura harrigarria izango da.

Zuzendaria: Imanol Garaizabal.
Laguntzailea: Dejabu Panpin Laborategia
Testua: Ainara Gurrutxaga eta Miren Alkala.
Aktoreak: Eneritz Zeberio eta Gaizka Chamizo.
Ikusentzunezkoak: Logela Multimedia.
Bideo-animazioa: Gorka Aranburu.
Musika: Ander Garaizabal.
Hizkuntza: Euskara.
Iraupena: 55´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo