Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Hamazazpi urteko Carlitos gazteak zinema-izar baten ospea, ile-hori kizkurra eta ume-aurpegia ditu. Txikitan besteren gauzak gutiziatzen zituen, baina egiaz nerabe goiztiar zenean azaleratu zen haren benetako bokazioa: lapurra izatea.

Eskola berrian Ramón ezagutzen duenean, berehala xarmatuta geratuko da Carlitos eta haren arreta erakartzeko harrokeriatan hasiko da. Elkarrekin, aurkikuntza, amodio eta krimenezko bidaia bati ekingo diote. Sarraskia bortizkeriaren ausazko ondorio bat da, besterik gabe, eta areagotuz joango da azkenean Carlitos atxilotzen duten arte.

Aingeru-itxura duenez, “Heriotzaren aingeru” izena jarriko dio prentsak Carlitosi. Ederra izateagatik arreta handia jaso, eta gauetik goizera ospetsu bihurtuko da. Guztira, berrogei lapurreta baino gehiago eta hamaika hilketa egin zituela uste da.

Gaur egun, berrogeita bost urte baino gehiago daramatza Carlos Robledo Puch espetxean eta Argentinako historian preso denbora gehien eman duen atxiloa da.

Zuzendaria: Luis Ortega
Gidoia: Luis Ortega, Rodolfo Palacios, Sergio Olguín
Antzezleak: Lorenzo Ferro, Chino Darín, Mercedes Morán, Daniel Fanego, Luis Gnecco, Peter Lanzani, Cecilia Roth, William Prociuk, Malena Villa
Generoa: Thrillerra
Argazkia: Julián Apezteguia
Herrialdea: Argentina
Urtea: 2018
Iraupena: 117´
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo