Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Tish Rivers 19 urteko gazte beltza da eta Alonzo Hunt artistarekin ezkontzekoa da. Maitasun eztia bizi dute, zoriontasunez betea.

Gau batean gizon zuri batek Tish sexualki behardu nahi du eta orduan Alonzok erasotzaileari oldartuko zaio.

Polizia batek gertatutako guztia ikusiko du eta errua Alonzori egotziko dio, ondorioz kartzela-zigorra eskaera luze baten aurrean aurkituko da . Eta hori nahikoa sufrikario izango balitz , ez daki Tish hardun dagoela.

Zuzendaritza eta gidoia: Barry Jenkins
Antzezleak: KiKi Layne, Stephan James, Diego Luna, Pedro Pascal, Teyonah Parris, Regina King, Colman Domingo, Brian Tyree Henry, Ed Skrein, Michael Beach,
Generoa: Drama
Musika: Nicholas Britell
Argazkia: James Laxton
Herrialdea: AEB
Urtea: 2018
Iraupena: 117´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo