Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Noredin detektibe ustela da, polizia-gorputzean posizio finkoa eta etorkizuna duten horietakoa, eta bere burua aberastea du helburu nagusitzat. Nile Hilton hotelera bidaliko dute, neska baten gorpua aurkitu berri dutelako. Emakumearen identitatea deskubritzeak, honek elitearekin zituen konexioak aurkitzeak, eta pertsonalagoak diren beste arrazoi batzuek, garrantzi handiko erabakiak hartzera behartuko dute protagonista; bere benetako ‘ni’ hori azaleratuz.

Sundance jaialdian atzerriko film onenari egindako aitorpena jaso zuen. Iazko Seminci-an (Valladolid) ere, film onenaren, aktore onenare eta zuzendari onenaren Urrezko Galburuak jaso zituen. Tartean, mundu mailako jaialdi eta lehiaketa orotariko izendapenak jaso ditu ere bai.

Zuzendaritza eta gidoia: Tarik Saleh
Antzezleak: Fares Fares, Tareq Abdalla, Yasser Ali Maher, Nael Ali, Hania Amar, Slimane Dazi, Ger Duany, Ahmed Abdelhamid Hefny, Ahmed Khairy, Mari Malek Generoa: Thriller
Musika: Krister Linder
Argazkia: Pierre Aïm
Herrialdea: Suecia
Urtea: 2017
Iraupena: 106´
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo