Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Alterako elfoen mundu mitikoan, Meier Erreginaren eztei egunean, Liya Printzea eta Elena Elfa Ilunaren arteko borroka emango da. Azken honek heriotzaren harriaren boterea eskuratu du eta Alteranotarrak bere menpe dauzka. Gainera erahildako elfoen espirituak berpiztu ditu eta ospakizuna saihesteko erabiliko ditu.

Zuzendariak: Yi Ge, Yuefeng Song
Gidoia: Bill Borden, Clark Cheng, Joshua J. Greene
Generoa: Animazioa
Herrialdea: Txina
Urtea: 2016
Iraupena: 104´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo