Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Nisha bizitza bikoitza duen hamasei urteko gaztea da. Etxean pakistandar perfektua da, baina lagunekin Norvegiako edozein nerabe bezalakoa. Baina aitak senargaiarekin aurkitzen duenean Nisharen bi munduak bortizki talka egingo dute. Hau dela eta bere aitak alaba europar gizartetik isolatzea erabakitzen du, Pakistanera bidaliz.

Zuzendaritza: Iram Haq
Antzezleak: Maria Mozhdah, Adil Hussain, Ekavali Khanna, Rohit Saraf, Ali Arfan, Sheeba Chaddha, Jannat Zubair Rahmani, Lalit Parimoo, Nokokure Dahl
Gidoia: Iram Haq
Argazkia: Nadim Carlsen
Musika: Lorenz Dangel, Martin Pedersen
Herrialdea: Noruega
Urtea: 2017
Iraupena: 106´
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo