Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

1901.urtea. A Coruñan bi emakume San Xurxoko elizan ezkonduko dira, euretariko bat gizon jantzita. Polizia jazarpenez, ihesaldiz, nortasun aldaketez eta informazio maneiatuz beteriko istorioa.

A Panaderiako komikoak gertatutako istorio erreal baten kontaketa irreberentea azalduko digute. Komedia musikal bat non benetakoa asmakizun dirudi. Elisa eta Marcelarena, denboraz kanpoko maitasun istorio bat.

Egileak eta antzezleak: Areta Bolado, Noelia Castro, Ailén Kendelman
Zuzendaritza: Gena Baamonde
Testoa: Areta Bolado, Noelia Castro, Ailén Kendelman, Gena Baamonde
Musika: Ailén Kendelman
Generoa: Komedia
Iraupena: 75´
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo