Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Kontakizun honek pelikula handi batek beharrezko dituen elementu guztiak biltzen ditu: abentura, emozioa eta aurkikuntza. Balio erantsi indartsu batekin: dena egia da. Film dokumental da.

Euskal arkeologoen espedizio bat txalupan iritsi da Estatu Batuetako ekialdeko kostako uharte batera. Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen. Espedizioko kideekin batera joango gara, paisaia erabat naturala da, basatia, lanbro artean, zuhaitz eta harri-labirinto batean barrena. Haien ametsa aurkitzen badute, erakutsiko dute beste mundu bat posible izan zela; beste mundu bat posible dela.

ONDOREN SOLASALDIA ANGEL OIARBIDEREKIN

Zuzendaria: Migueltxo Molina , Pablo Iraburu , Igor Otxoa
Gidoia: Migueltxo Molina, Pablo Iraburu, Igor Otxoa, Ángel Oiarbide
Partaideak: Xabier Agote, Xabier Alberdi, Ander Arrese, Iosu Etxezarraga, Maider Irigoien, Beñat Iturrioz, Leire Otero
Musika: Mikel Salas
Argazkia: Migueltxo Molina
Generoa: Dokumentala
Herrialdea: Euskal Herria
Iraupena: 90´
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo