Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets. Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

Helena Casas: Jostailuzko bateria, panderoa, pianotxoa, esku-soinu txikia eta ahotsa.
Marc Marcé: Hiru kordako gitarra elektrikoa, jostailuzko ukelelea eta ahotsa.
Marc Poch: Jostailuzko bateria, melodikoa, pianotxoa eta xilofonoa.
Toni Vilaprinyó: Baxu txikia.
Sorkuntza, produkzioa eta moldaketa musikalak: 2princesesbarbudes
Euskarara egokitua: Uxue Alberdi
Iraupena: 55´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo