Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Tradiziotik-gaur egunera eta afrikatik-munduko leku ezberdinetara salto egiten du Zestoako taldeak. “Maitatzea nahiago” diska berriarekin datoz oraingoan, gure zentzuak pizteko asmoz. Lan honetan taldearen eboluzioa nabaria da, melodi goxoei, erritmo dinamiko eta alaiak gehituz. Taldean grabaturiko 10 kanta eta kora hutseko 2 kanta biltzen ditu lan honek. Maitasuna, konfidantza, eskertza, gozamena… dira Eneko Larrañagaren letren sormenerako iturri. Euskara, gaztelania eta Afrikako hizkuntza ezberdinetan abesten dute, munduko kultur aniztasunaren islada delarik. Eskeintzen diguten ikus-entzunezkoan melodi goxo, erritmo indartsu, dantza, proiekzioak… aurki ditzazkegu, eta nola ez Kora. Afrikako harpa hau da Enekorak proposatzen digun bidaiaren abiapuntua.

Taula gainean bateria, perkusioak, baxua, kora, ahotsak, saxo sopranoa, dantza eta proiekzio bisualekin egingo dugu topo.

Eneko Larrañaga: kora, ahotsa
Idoia Larrañaga: koroak, perkusioa, dantza
Ibon Irijoa: saxoa
Andres Insua: baxua
Nerea Quincoces: perkusioak
Carlos Sagi: bateria

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo