Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Enperadore hutsal bat, bere burua gurtzea beste interesik ez duena, fribolitatea nagusi den jauregi bat, eta errukirik gabeko pertsonen mende dagoen hiriburu bat; horiek dira gure istorioaren osagai nagusiak.

Egun batean bi alproja iristen dira hirira; beren burua jostuntzat aurkezten dute eta oso jantzi berezi bat egiteko gai direla esaten diote enperadoreari: arropa horiek soinean dituela, enperadorea ikusezin bilakatzen omen da ergelen edo haien karguaren duin ez direnen begietara. Ikuskizun honen gakoak umorea eta jatorrizko musika eta abestiak dira.

Egilea: Hans Christian Andersen
Zuzendaria: Susana Toscano
Zuzendaritza laguntzailea: Javier A. Gragera
Aktoreak: Nerea Ariznabarreta, Eñaut Gorbea, Juanma Rodríguez, Mikel Areito Musika: Andrés Rexach
Argiztapena: Juanjo Pérez
Iraupena: 55´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo