Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

70 urtetik gorako Palmira eta Jenaro semearen bisitaren zain daude, lorik gabeko gau ahaztezinean. Semea, erbesteratutako borondatezko lankidea, gurasoak berarekin batera bizitzen eramateko asmoz etorriko da, haiek merezi duten bezala zaindu ahal izateko.

Bisitak gatazka sortuko du bikotekideen artean, norberaren espazioaren defentsa eta gaur eguneko gizartean duten hutsaltasun sentsazioa direla-eta.

Konpainia: Perigallo Teatro
Zuzendaria: Antonio C. Guijos
Egileak eta Antzezleak: Javier Manzanera/Celia Nadal
Iraupena: 70´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo