Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Mexikoko Iraultzaren liderra zen Emiliano Zapataren bizitza eta heriotzari buruzko antzerki ekoizpen erraldoi bateko protagonistak aspalditik desagertu dira eta horregatik figuranteak birarekin jarraitzea erabaki dute, mega-fikzio hau irudikatzeko eta sinesgarria egiteko moduak bilatzen. Bere asmoa ez da protagonistak ordezkatzea, figuranteen paper sinpleekin istorio osoa taularatzeko gai direla uste dute eta. Oker al daude? Azkenean helburu honek pertsonaiak, figuranteak, aktore eta publikoaren arteko planoekiko gatazkak sortuko ditu.

Egilea: Zanguango
Zuzendarita eta argiztapen diseinua: Miguel Muñoz
Antzezleak: Bego Krego, Txubio Fdez. de Jauregui, Helena Golab, Miguel Ángel Pérez Ávila
Jantzia eta atrezzoa: Ataraxia
Musika: Eric Satie, popular mexicana
Eszenografia: Eskenitek
Iraupena: 75´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo