Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Izar baten dizdira amatatzen denean zulo beltza sortzen da. Berbak ez dira nahiko komunikatzeko. Berben eza ere ez. Zure baitan zulo beltza sortzen denean, dena okupatzen du. Barrura begiratu eta organoak desitxuratzen dira, desagertzen dira…dena da iluntasuna. Dena ixiltasuna. Hitzek ere isiltasuna sortzen dute.

Mina, punto beltz txiki batean sortzen da. Sabelaren erdialdean kokatzen da eta handitzen doa…zabaltzen da besoetara, bidaiatzen du zure burmuineraino eta ikasitako hitzek ez dute irtenbidea topatzen. Orduan, momentu horretan zure gorputzaren barruko ohiartzunak ixiltzen dira. Jada, zure borroka amaitutzat ematen duzu eta atsedena behar duzula erabakitzen duzu. Etena. Ixilean. Etena.

Testoa: Rodrigo Garcia
Zuzendaritza: Sonia Villamor
Antzezleak: Karmele Ganboa, Maite Garcia, Blanki Gomez, Maritzi Baseta
Hizkuntza: Euskaraz

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo