Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Ferdinand bihotz izugarri oneko zezen baten istorioa da. Salto egin, arnasestuka aritu eta oldartu baino, landan atseden hartu eta loreen usainarekin gozatzea maite du animaliak. Hazi eta indartu egingo da, baina bere jarrerak ez dio otzana izateari utziko. Egun batean, zezen handi, azkar eta suharrenaren bila etorriko da ganaduzale talde bat, eta Ferdinand aukeratuko dute Madrilgo zezenketetan parte hartu dezan. Familiarengana itzultzeko abentura izugarria biziko du egokitu gabeen talde batekin batera.

Zuzendaria: Carlos Saldanh
Gidoia: Munro Leaf ipuina
Generoa: Animazioa
Musika: John Powell
Argazkia: Renato Falcão
Herrialdea: AEB
Urtea: 2017
Iraupena: 106
Danontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo