Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Rudolf katu beltza une batez bere jabearengandik bereizi eta, oharkabean, Tokyora doan kamioi batean esnatu da. Bertan Ippai-attena ezagutuko du, hiriko denak beldurtuta dituen katua. Etxera itzuli ezinda, Rudolfek Ippai-attenarekin bat egingo du bere bizitza berrian, baina hura ez da espero bezalakoa izango…

Zuzendariak: Mikinori Sakakibara, Kunihiko Yuyama
Gidoia: Hiroshi Saitô, Hanmo Sugiura, Yôichi Katô
Musika: Naoki Satô
Generoa: Animazioa
Herrialdea: Japón
Urtea: 2016
Iraupena: 89´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo