Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

60ko hamarkadan kokatuko gaitu, Tony Lip protagonista Don Shirley pianojole beltzaren txofer lanetarako kontratatuko dutenean.

Estatu mailako ospe eta errekonozimendua baditu ere, komunitate oso baten gorroto eta arrazismoari aurre egin behar dio artistak egunero. Hala, ‘liburu berdea’ delakoa oinarri hartu beharko du Lipek ustez seguruak diren etxe, denda, eta oro har, babeslekuak topatu ahal izateko. Halabeharrez, haien arteko desberdintasunak atzean utzi beharko dituzte biziraupenerako bidean.

Zuzendaria: Peter Farrelly
Gidoia: Brian Hayes Currie, Peter Farrelly, Nick Vallelonga
Antzezleak: Viggo Mortensen, Mahershala Ali, Iqbal Theba, Linda Cardellini, Ricky Muse, David Kallaway, Montrel Miller
Generoa: Drama
Musika: Kris Bowers
Argazkia: Sean Porter
Herrialdea: AEB
Urtea: 2018
Iraupena: 130´
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo