Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“Gu (ez gaude bakarrik)” gizakiak klima aldaketan duen influentziari buruzko fabula bat da.

Mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat da. Gizakia naturaren parte bezala bere ingurunea errespetatu eta zainduko du baina momentu batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniak dirua emango dute. Diruarekin dena lortu daitekeela sinistuko du. Baina lortuko duen gauza bakarra, mundua kolorerik gabe uztea izango da.

Gizon tximiniek mundua erabat leku grisean bilakatu dute, kolorerik ez dagoen lekua. Bertako biztanleek jada ezin dute loreen usainaz edo iluntzeaz gozatu. Jada ezin dute txorien txio zoragarriez gozatu eta are gutxiago itsasoak arrainez beteta ikusi. Gizon tximiniek eurek eraikitakoarekin hobeto biziko zirenaren ustearekin denak konbentzitzea lortu zuten. Baina jendeak oroitzapenak izaten jarraitzen du. Zelaiak berdeak, zerua urdina eta itsasoa arrainez beteta zegoen garaiez oroitzen dira. Ez da horrenbeste behar bizitzeko. Egin beharreko gauza bakarra galtzear dauden hori salbatzea da. Lur planeta.

Konpainia: Borobil Teatroa
Zuzendaria: Anartz Zuazua
Aktoreak: Asier Sota, Julen Vega, Imanol Espinazo eta Hannah Berry
Eszenografia: Josean Álvarez eta Peio Villalba.
Argiak: Paco Iglesias
Musika: Ekhi Vegas
Iraupena: 50´
5 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo