Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Islandiako herri txiki batean kokatuko gaitu istorioak, lagunak diren bi mutilen arteko harremanean. Adiskidetasuna eta maitasuna banatzen dituen marra gorrian, hain zuzen. Gazteetako bat gustoko neskaren arreta bereganatzen saiatzen den bitartean, bestea lagunarekiko sentimendu berriak garatzen joango da.

2016an estreinatu geroztik, 36 sari nagusi eta 19 izendapen baino gehiago jaso ditu mundu osoko zinema jaialdi ugaritan. Zinemagintza eskandinabiarrak utzitako harribitxi gogoangarria dugu, zalantzarik gabe.

Zuzendaritza eta Gidoia: Guðmundur Arnar Guðmundsson
Antzezleak: Baldur Einarsson, Blær Hinriksson, Diljá Valsdóttir, Katla Njálsdóttir, Gunnar Jónsson
Generoa: Nerabezaroa. Homosexualitatea
Musika: Kristian Eidnes Andersen
Argazkia: Sturla Brandth Grøvlen
Herrialdea: Islandia
Urtea: 2016
Iraupena: 129´
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo