Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“ASUELTO” Cía. HURyCAN

Beraien artean talka egiten dute, erakarri, elkarrekin egin eta desegin. Umore, indarkeri eta goxotasun handiarekin gorputzak bihurritu egiten dira, beraien bizitzarekin apostua egingo balute bezala.

“ASUELTO” lanak gorputzak mugimenduan jartzen ditu, modu magikoan, kontzeptualean eta sensibilitate eta edertasun handiz.

Zuzendaria eta koreografia: Arthur Bernard Bazin y Candelaria Antelo
Dantzariak: Xavier Auquer Gómez, Carlos Beluga, Candelaria Antelo y Arthur Bernard Bazin
Musika: Sergio Salvi
Iraupena: 50´

——————————————————————————————————————————————————————-

“ENCUENTROS” Denis Santacana cia. De danza

Teknika anitzetan murgiltzen den ikuskizuna da eta teknika hauek lantzeko modu berezia du. Espazioa-denbora eta antzerkigintza mugarik gabe eta aurreritzi estilistiko gabe jorratzen ditu.

Dantza garaikidearen eta flamenkoaren arteko fusioa eszenatokian modu berezian ikusteko aukera eskaintzen duen dantza pieza da.

Zuzendaria, Ideia, Koreografia: Denis Santacana
Dantzariak: Denis Santacana y Víctor Fernández
Musika: Víctor Guadiana
Iraupena: 15´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo