Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“Liluraren laborategia” familia guztiarentzako ikuskizun bat da, publikoa majiaren sekretuak ezagutzera gonbidatzen duena. Ordu bete inguruko iraupena duen pieza honetan,Ladelai Magoaren trukoak prestatzen dituzten bi zientzilariren laborategian sartuko gara, fantasia eta abenturaren munduan murgilduz.

Lebitazioak, agerpenak, hipnosia… eta beste hainbat efektu magikoen bitartez, ikusle haundi eta txikiak liluratuta geldituko dira modu jolasgarri eta interesgarri batean gauza berriak ikasiz. Guzti honi zuzeneko musika eta ikuslegoaren partehartzea gehituz, inork ez du sekula ahaztuko ikuskizun zorabiagarri hau!

Prest al zaudete inoiz bezala magiaz gozatzeko?

Ideia: Mago Sun
Zuzendaritza: Juanjo Otero
Antzezleak: Mago Sun, Na Gomes, Maria Urcelay
Itzulpena: Olatz Beobide
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo