Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Spike Lee estatubatuarrak arrazakeriaren aurka egindako lana. 70eko hamarkadan, eskubide zibilen aldeko borroka garaian, Ron Stallworth izango da Colorado Springseko polizia departamentuko lehenengo detektibe beltza, eta agintariek eszeptizismo eta etsaitasun jarrera izango dute berarekin. Protagonistak eginkizun arriskutsu batean hartuko du parte: Ku Klux Klanean infiltratuko da.

Zuzendaritza eta gidoia: Spike Lee
Antzezleak: John David Washington, Adam Driver, Topher Grace, Laura Harrier, Ryan Eggold, Corey Hawkins, Robert John Burke, Paul Walter Hauser, Craig muMs Grant,
Generoa: Drama, komedia
Musika: Terence Blanchard
Argazkia: Chayse Irvin
Herrialdea: AEB
Urtea: 2018
Iraupena: 128´
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo