Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!

Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik Inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen antzezlana da.

Egilea eta zuzendaritza: Patricia Urrutia.
Antzezleak: Aiora Sedano, Jon Zumelaga, Patricia Urrutia.
Iraupena: 60´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo